Busturialdeko taldea bazterrean utzita, Bilboaldeko bertsolariek Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketako finalean sartzea erdietsi zuten orain zortzi egun Txurdinagako institutuan eginiko kanporaketan. Finala ostiral honetan, hilak 14, 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian eta hiriburukoek bertan izango dute Itxaso Paya, Jone Uria, Arrate Illaro, Peru Vidal, Maialen Markaida eta Imanol Uriak osatutako Uribe Kostako taldea itxaroten. Ipar Uribekoek lau bider irabazi dute sariketa hau eta bilbotarrek, ordea, sekulan ez, nahiz eta hiru bider finalera ailegatu. Bestalde,
ALBEkoek kanporaketa bietan nagusitu dira, bai Lea Artibai eta bai Arratiaren aurka. Bilbo berriz, puntuazioagatik heldu da finalera, Busturialdea eta Durangaldea bezala kanporaketa bakarra irabazi baitu. Argazkian, Peru Vidal eta Itxaso Paya, otsailaren 22an Itzubaltzeta gaztetxean egindako bertso-afarian.