San Patrizio ospatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 13a, 21:42

Martxoaren 17an egin ohi dute irlandarrek San Patrizio eguna. Aurten astelehena izanda, baina, ospakizuna ostiralera aurreratzea erabaki dute Algortan. Gauzak horrela, bihar, gaueko 10etatik aurrera, Irlandako tradiziozko erritmoak eskainiko ditu Ruaille-Buaille taldeak, Piper's Irish Pub tabernan. Euren saioetan dibertimendua eta berezkotasuna dira ardatz nagusiak. Duncan Benett (gitarra, bouzoukia eta ahotsa), Aitor Gorostiza (whistleak, aho-soinua, boha), Mike Murphy (kontzertina), Kike Perez (biolina eta bodhrana) eta Alberte Sanmartín (whistelak, gaita galiziarra eta uillean-pipeak) dira taldekideak. Kontzertu honetarako sarrera doakoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun