Leioako VIII. Pop-Rock Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek ostirala, martxoak 14, izango dute azken eguna 5 abesti dituen CDa postaz (Kultur Leioa. Aterpe Gazte bulegoa. Jose Ramon Aketxe 11, 1A. 48940 Leioa) bidaltzeko,
oinarrietan (pdf) zehaztu bezala. Udal iturriek gogoratu dutenez, horretan disko bat baino gehiago kalean ez duten taldeak eta aurreko urteetan lehiaketa hau irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke soilik. Bi arlotan eman daiteke izena: pop-rocka eta metala. Horrenbestez, hilaren 23rako, modalitate bakoitzeko 3 talde aukeratu beharko ditu epaimahaiak eta finala jokatuko dute horiek, maiatzaren 11n eta 12an. Sarien artean, Leioako San Juan jaien aurreko asteburuan (ekainak 13 eta 14) punta-puntako talde baten aurretik joko dute bi talde irabazleek. Kontzertu horiez gain, pop-rock zein metal txapeldunek 1.800 euroko saria jasoko dute. Argazkian, "Zuloan" izeneko abestiarekin euskaraz egindako kanturik onena jaso zuen iaz Ezinean talde azpeitiarrak /
Gor Diskak.