Bi gazte atxilotu dituzte beste bati sakeleko telefonoa eta dirua lapurtu dizkiotelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 14a, 11:07

Ertzaintzak 18 urteko M.T.D. eta 21 urteko JA.R.L. mutilak atxilotu zituzten herenegun Getxo udalerrian, indarkeria erabiliz lapurreta delitua egin dutelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, beste gazte bati eraso zioten, sakelako telefonoa eta aldean zeraman dirua lapurtzeko. Gertakariak otsailaren 2ko goizaldean jazo ziren, 5:30ean, Berangon, polizia iturriek diotenez. Gizonezko bat bere etxerantz zihoan, eta lagun talde bat gerturatu zitzaion. Une jakin batean, hitz erdirik ere egin gabe, horietako batek aurpegian ukalbilkada eman zion eta lurrera bota zuen. Jarraian, erasotzailearekin batera zihoanetako batek poltsikoetan begiratu, eta sakelako telefonoa eta aldean zeramatzan 40 bat euro hartu zizkion, alde egin aurretik.

Gertakarien berri izandakoan, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eraso eta lapurretaren egileak aurkitu, identifikatu eta atxilotzeko. Bilatze lan horiei esker, atzo goizean M.T.D. eta JA.R.L. Getxon aurkitu eta atxilotu zituzten, Herrizaingo Sailaren arabera. Behin dagozkien polizia-eginbideak beteta, atxilotuak (biek ere polizi aurrekariak dituzte) epailearen esku utzi zituzten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun