Bizkaiko Batzar Nagusietan arauz besteko proposamena aurkeztu du Jose Ferrera EBko bozeramaileak, Barrika eta Gorliz udalerriak Larrabasterra eta Plentziako metro geltokiekin lotuko dituen zuzeneko autobusa "ahalik eta lasterren" jar dezatela eskatzeko. Bizkaibus dute "garraio bakarra" bertoko herritarrek "lurraldeko gainontzeko herriekin komunikatzeko", alderdi federalistaren arabera. Ferreraren hitzetan, "argi gelditu da hori ez dela nahikoa. Izan ere, kasurik onenean, orduro ateratzen da aipatu autobusa". Hori dela eta, "irtenbiderik egokiena eta azkarrena zuzeneko autobusa jartzea litzateke", EBren ustez. Argazkian, Ezker Batukoek metroen hasiera ordua aurreratzea eskatzeko sinadurak biltzen ibili ziren eskualdean orain bi urte. Bizkaiko Batzar Nagusiek, baina,
atzera bota zuten eskaera orain hiru hilabete.