Martxoaren azken igandean egingo dute herri lasterketa Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 14a, 17:31

Martxoaren 30ean, igandearekin, Sopelako VI. Herri Lasterketa egingo da, Munarri atletismo taldeak antolatuta eta Sopelako Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesaz. Proba 10:30etik aurrera jokatuko dute Bizkaiko Atletismo Federazioko epaileak gainbegiratu eta kronometratuta. Gainera, lasterketak dirauen bitartean DYAk osasun-laguntza emateko prest egongo da, horrela behar izatekotan. Horrenbestez, irteera eta helmuga Sabino Arana kalean jarriko dute, udaletxe aurrean jarriko da. Doako izen-ematea martxoaren 17tik eta 28ra bitartean egongo da zabalik. Lasterketa egunean, beraz, ez da apuntatzeko aukerarik egongo, udal iturriek adierazi dutenez. Partaideek honako lekuetan izena eman dezakete izena: Sopelako udaletxeko Hall Kulturalean, Sestaoko Carrefour eta Barakaldoko Max Center merkataritza guneetako Mc Donald´s-etan, Bilboko Bikila kirol dendan (Fernandez del Campo, 15) eta Algortako Kantxa Kirol Modan (Torrene, 4). Halaber, munarriat[abildua]hispavista.com e-posta helbidean ere egin daitezke inskripzioak. Lepokoak udaletxean jaso beharko dira. Argazkian, Sopelako herri lasterketaren aurreko edizioetako baten irudia.

Lasterketan seina kategoria egongo dira, gizonezko eta emakumezkoentzat. Txikiak (2000tik aurrera jaiotakoak) izango dira lehenak korrika egiten: 10:30ean irtengo dira, 400 metroko tartea egiteko. Jarraian, umetxoek (1998tik 1999ra bitartean jaioak) 800 metroko lasterketa egingo dute, 10:40tik aurrera. 10:50ean kimuek 1.200 metroko korrikaldia egingo dute eta 11:00etan gaztetxoek 1.500 metrokoa. Kadeteek eta gazteek 3.000 metroko ibilbidea egin beharko dute, 11:10ean hasita. Azkenik, gainontzeko kategorietako korrikalariek 8.300 metroko lasterketa hasiko dute 11:30ean. Guziek udal igerilekuetako dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Sariak

Gizonezko zein emakumezkoen maila nagusian zazpi sari banatuko dira: 250, 200, 150, 100, 60, 40 eta 30 euro, hurrenez hurren. Bestalde, beterano mailan hiru sari egongo dira (150, 100 eta 50 eurokoak) 35 eta 49 urte bitartekoentzat eta 50 urte baino gehiago dutenentzat. Horretaz, gain tokiko korrikalari onenek sari bereziak jasoko dituzte (100, 75 eta 50 eurokoak eta 30 euroko bi).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun