Aste Santuan, martxoaren 18tik (asteartea) 24ra (astelehena) bitartean, ez da metroko gaueko zerbitzurik izango, ezta autobusezko zerbitzu osagarririk ere,
Metro Bilbao garraio konpainiak jakinarazi duenez. Horrenbestez, zerbitzuaren amaiera orduak honako hauek izango dira: Etxebarritik Plentziara bidean, 23:00etan abiatuko da azken metroa; Bilbo aldetik Portugaletera, berriz, 22:55ean. Azkenik, Plentziatik eta Portugaletetik irtenda, trenak 22:20an eta 22:35ean amaituko dira, hurrenez hurren. Bestalde, Pazko Astean, martxoaren 25etik 28ra, 7:00etatik 10:30era, Etxebarria eta Plentzia arteko maiztasuna bi norabideetan, 20 minutukoa barik, 18 minutukoa izango da. Argibide gehiago nahi duten bezeroak geltokietako langieengana zuzendu ditu Metro Bilbaok. Izan ere, egun horietan, San Inazioko arreta bulegoa baino ez da zabalik egongo, 8:30etik 19:30era. Argazkian, metroko langile bat beharrean, bezeroak trenera sartzen diren bitartean, artxibo irudi batean.