Vocal Sampling talde kubatarrak kontzertu bat eskainiko du igande honetan, martxoak 16, Algortako Getxo Antzokian. Hainbat motako doinu eta erritmoak interpretatzeko gai da ahots hutsez baliatuta. Iluntzeko 8etatik aurrera, taldeak bere azken lana aurkeztuko du, "Akapelleando" izenburukoa, hain zuzen ere. Salsa, jazza, fusioa, tradiziozko musika eta beste hainbat estilo biltzen dira taldearen errepertorioan. Musikariek burutsu jarduten dira bere herriko kanta ezagunak moldatzeko. Bere ibilbidean taldea mundu osoko jaialdi ospetsuetan aritu da, Chaka Khan, Phil Collins, Quince Jones eta beste hainbat artista famaturekin. Argazkian, Getxo Antzokia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!