Sevillako Guardiako Epaitegiak fidantzapeko espetxe-zigorra ezarri dio, atzo iluntzean Ruiz de Lopera futbol zelaian jokatzen ari ziren Espainiako Ligako 28. jardunaldiko partidan, botila bat botaz, Armando Riveiro Athleticeko atezain sopeloztarra zauritu zuen Betiseko zaleari. Fidantza 3.000 eurokoa da. Bitartean, jokalariak goizeko 11:30ean heldu dira Loiuko aireportura. Sopelako atezaina begia estalita eta eguzkitako betaurrekoekin agertu da. Armando adierazpenik egin gabe autobusean sartu eta jarraian Gurutzetako ospitalera eraman dute. Begian lesioa daukala eta eboluzioaren zain egon beharko duela baieztatu dute medikuek. Erabateko atsedena hartu beharko du. Bestalde, Athleticek ez du oraingoz Betisen kontrako neurri legalik hartuko. Lehiaketa Batzordearen erabakia ezagutu nahi du klubak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!