Ipar Uribeko eta Bilboaldeko bertsolariek jokatu zuten ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian, Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketako finala. Iluntzeko 7etan hasi eta bi ordu beranduago bukatu, bikain aritu ziren Imanol Uria, Maialen Markaida eta Jone Uria, 18 urte arteko kategorian; eta Arrate Illaro, Peru Vidal eta Itxaso Paya, 19 eta 24 urte bitartekoetan, ondoren. Hala ere, horrelakoetan epaileek izaten dute azken hitza eta horiek Oihana Bartra santutxuarra eta Itzubaltzetako bertso eskolako irakasle ohia buru zuen seikotea eman zuten irabazle. Gauzak horrela, aurtengoa dute Bilboaldekoek BBK sariketa irabazten duten lehenengo aldia, finalera beste hiru bider heldu diren arren. Argazkian, Peio Vidal bertsotan, atzean Illaro eta Paya dituela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!