Apirilaren 7tik 9ra bitartean, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Leioako hezkuntza zentroetako 600 bat ikaslek, udal iturriek jakinarazi dutenez. Egun bakoitzean, 10:00etatik 11:00etara, 200 gazte inguru batuko da Pinosoloko parkean, eta bertan, mota anitzeko zuhaitzak landatuko dituzte: haritzak, pagoak, astigarrak, urkiak, gerizondoak eta lizarrak, besteak beste. "Horrelako egunetan naturaren garrantziaz ohartarazten zaie ikasleei", adierazi dute tokiko iturriek. Bide batez, horrelako ekintzekin, "gazteen artean ingurumenarekiko errespetua sustatu" nahi dute, baita horiek "zuhaitz zein ingurumenari buruz gehiago jakin" dezatela ere. Argazkian, Neguriko Gobela ikastolako eskola-umea zuhaitz bat landatzen, otsailaren 15ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!