Italiako Alpeetan aurkeztuko dituzte Getxo eta Sopelako Itsas Joko Atlantikoak

Martxoaren 20tik 23ra bitartean, Italiako Alpeetan XXVI. Lake Garda Meeting Optimist Class bela txapelketa jokatuko dela ikusita, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) ordezkariak bertan dira, uztailean Getxon eta Sopelan egingo diren XIV. Itsas Joko Atlantikoak aurkezteko. Italiako txapelketaren bozeramaileen esanetan, "Garda lakuko estropada itsas jaialdia da, lehiatuz egiten den kirol topaketa hain zuzen ere. Oso ekintza berezia da, mundu osotik (Malaysia, Ameriketako Estatu Batuak, Europa...) joandako gaztetxo askok parte hartzen du eta". Arduradunek jakinarazi dutenez, 1.000 bat neska-mutilek parte hartuko dute aurten. Kirol ekintzaren ezaugarriak ikusita, parte hartuko duten klub guztien artean, uztailaren 19tik 25era bitartean Uribe Kostan jokatuko diren Itsas Joko Atlantikoak sustatzeko aukera paregabea zela ulertu du EKFBk. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Fernando Asenjo EKFBko presidentea, Iñaki Mujica Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, Iñaki Zarraoa Getxoko aurreko alkatea eta Imanol Garai Sopelako udal agintaria, 2006ko azaroan egindako agerraldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun