Fernando Etxegarai Plentziako preso politikoa urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Senideentzat ezustekoa izan zen, orain dela hilabeteak data horretan kaleratze eguna finkatuta izan arren, azken aldian horri buruzko berririk ez zutelako, baita egun horretarako bisita eman zietelako ere. Izan ere, beldur ziren azken hileotan hain zabalduta dagoen Parot doktrina plentziarrari ere ez ote zioten aplikatuko. Bada, Etxegarai bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, egi bihurtu dira familiakoen susmoak. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez zabaldutakoaren arabera, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Argazkian, Etxegarai, eskuman, auzokide bat agurtzen urtarrilaren 20an Plentzian egin zioten ongi etorrian.