Frantziako Estatuak Haizpea Abrisketa Batasuneko buruzagia atxilotu du

Frantziako Poliziak Haizpea Abrisketa Batasuneko zuzendaritzakidea atxilotu du arratsaldean Hendaian. Berria.info-k jakinarazi duenez, 14:30ak aldera Abrisketa bere etxetik irteten ari zela atzeman eta Baionako Polizia etxera eraman dute. Suprefekturatik ez dute argitu zer dela eta atxilotu duten mahaikide gaztea. Bere aldetik, Askatasuna errepresioaren aurkako erakundeak salatu du, hain zuzen, Frantziako Estatuak darabilen "errepresioa". Orain arte Batasuneko Mahai Nazionaleko dozenaka lagun atxilotu, kartzeleratu eta dispertsatu dituzte, tartean Marije Fullaondo algortarra, baina beti Hego Euskal Herriko kideak izan dira, Frantziako Estatuan Batasuna legala baita. Argazkian, Haizpea Abrisketa EuskoSarek pasa den azaroan egindako elkarrizketan / Leire Gaceo Melgosa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun