Gorka Murillo argazkilari bilbotarrak martxoaren 30era arte ikusgai izango ditu bere argazkirik esanguratsuenetako batzuk, Sopelako udaletxeko erakusgelan. Erakusketak ez du izenbururik, baina behar izanez gero, "Bildumak" izango litzateke egokiena, horiexek osatzen baitute, horrelako bost zehazki. Bere kezka eta egonezinak erakutsi nahi izaten ditu argazkien bitartez Murillok. "Pentsatzen dudana erakusten saiatzen naiz, burutik pasatzen zaidana", dio. Argazkigintza kontzeptuala egiten du, egungo gizartean oinarrituta, ohitura eta jokabideei dagokienez. "Ez dut irudia asko zaintzen, edertasunaren atzetik ez noa, nahiago dut jendeari gai zehatz batzuen gainean pentsaraztea", azaldu du artistak. Argazkian, Gorka Murillo bilbotarra bere argazkietako bat atzean duela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!