Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2006ko apirilaren 10ean okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxeak laster bi urte beteko ditu. Hori dela eta, martxoaren 25etik 29ra bitartean, ekitaldi ugari izango dira bertan. Ospatzeko asko dagoela dio Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Hala ere, "zirikatzen jarraitzeko askoz gehiago arrazoi" badagoela nabarmendu dute Txorimaloko neska-mutilek. "Aurretik ere gaztetxe ugari (Sastraka, Burdinola, Maidagan, Kutxitril, Aixerrota, Mentxakabarri...) dira eta desalojoen bitartez gazteon proiektuak zapusten saiatu dira beti. Hala ere, argi dago ez dutela inoiz lortu, ezta lortuko ere.Horrela, izandako gaztetxe eta bertatik igarotako gazte guztien omenez, Algortako gazteoi Txorimaloren bigarren urteurrena ospatzeko beta heldu zaigu", adierazi dutenez. Horrenbestez, "autogestioa defendatzen, aisialdi gune alterniboak sortzen eta gizarte eredua eraldatzen jarraituz, beti aurrera" egingo duela aldarrikatu du AGAk.
Horrenbestez, honako hauek izango dira martxoaren 25etik 29ra bitarteko ekimenak:
Martxoak 25, asteartea
17:00 Berstolariak, ekitaldia, traka. Eta ondoren, film laburren gaua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.