Sestaoko Udaltzaingoak berak zabaldu zuen atzo, jatetxe batean afaltzen zuen bitartean, 18 hilabete, 4 eta 6 urteetako hiru seme-alabak martxan zegoen auto baten barruan utzi zituen gizona, barrikoztarra dela. Gaurkoan, egunkarietako orrialdeak bete ditu horrek. Are gehiago, laguna 38 urteko X.E.G. dela gaineratu du "
El Correo Español"ek. Bada, ustez, salatua izan den gizonak albistearen berri izan duenean, Radio Euskadira deitu du "harridura eta haserrea" agertzeko eta Poliziaren bertsioa gezurtatzeko. Adierazi duenez, "bost minutuko kontua izan zen eta hotza egiten zuelako zegoen autoa martxan". Hala ere, onartu egin du "logikoa" dela "autoa ikusi zutenean datuak hartzea, baina aitaren bertsioa entzunda" beste modu batera jokatu beharko luketela iruditzen zaio gizonari. Dena den, eta medioetan honen inguruko informazio asko agertu den arren, salaketarik ez duela jaso ziurtatu du. Udaltzaingoak, baina, azaldu du gertakaria Bizkaiko Foru Aldundiko haurren sailari igorri diotela.