Pasa den ostegunean
Metro Bilbaok beste sari bat jaso zuen Madrilen. Kasu honetan Espainiako ordezkari bezala aurkeztu zuen bere burua ingurumenari buruzko sari baterako. Gure gerentea poz-pozik agertu zen Espainiako printze-printzesa, ministro eta enpresarien artean saria jasotzen. Baina hori ez da txarrena, atxikitzen dugun argazkia penagarria da bai, baina Metro Bilbaotik bidalitako
prentsa oharra (pdf)... "itzela" (horiz azpimarratuta doana guk jarri dugu). Dena dela, ez pentsatu egun bateko kontua, akats txikia edo bete beharreko konpromiso hutsa soilik denik... Metro Bilbaoren webgunean argi eta garbi aipatzen dute
espainiarrak direla (jpg). Metroko langileak euskaldunak izango gara agian, baina metroko zuzendaritza, antza, guztiz espainiarra da.
Metro Bilbaoko LABek igandean bere bitakoran argitaratutako artikulua.