Urtero legez, Ostiral Santuan (bihar) egingo dute Jesusen Pasio Bizia Berangon. Gainera, iazko herri lanek eragindako aldaketak alde batera utzi eta betiko ibilbidea izango du kalbarioak. Horrenbestez, 20:30ean hasita, lehenengo pasarteak eliz parean eta Dolores Aguirreren etxe inguruko lorategietan egin ondoren, Simon Otxandategi eta Elexbide kaleak hartuko dituzte, udaletxe atzealdearaino iristeko. Bertan antzeztu ohi dute gurutziltzaketa. Orotara, 170 altorek eta 80 langilek (argi eta soinu teknikari, ile-apaintzaile eta makilatzaileak) parte hartuko du Arte Eszenikoen Lagunak kultur elkarteak antolatutako pasioaren 28. edizioan. Gutxienez Bizkaian, gauez antzezten den pasio bakarra da Berangokoa, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Argazkian, Jesus Pilatosen aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!