Erandioko V. Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko, apirilaren 30era arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea. 2007ko urtarrilaren 1etik gaur egunera arte egindakoak izan beharko dute, dokumentalak edo umorezkoak eta erdaraz zein euskaraz eginak izan daitezke. Umorezko lanen iraupena 20 minutukoa izango da gehien jota eta 35 minutukoa dokumentalena; DVD formatuan aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak aukeratutako filmak maiatzaren 26etik 31ra egingo den zinemaldian erakutsiko dituzte jende aurrean. Hain zuzen ere, amaiera ekitaldian banatuko dira sariak. Zinemaldia "estatu mailakoa" denez, ikus-entzunezko eskolen arteko lehiaketara, Espainiako zein zentrori luzatu gonbitea erabakiko du aurretiaz Erandioko Kultura, Gazteria eta Kirol Arloak. Argazkian, bi zinemagile gazte Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!