Plastikoa, eta hortaz, plastikozko poltsak ere oso kutsagarriak dira, horri behar besteko garrantzia ematen ez zaion arren. Denbora luzea behar dute desegiteko eta, besteak beste, itsasoan, kalte egiten die animalien bizitzari. Plastiko batzuek 450 urte iraun dezakete itsasoan. Arazoa da "plastikozko poltsa horien %10 baino ez doala dagokion edukiontzira (horir), eta gainerako guztia itsasora (poltsek dortokak eta beste animalia batzuk harrapatzen dituzte; edo plastikoak jan ostean, hil egiten dira), landetara, zabortegietara... eta bidean aurkitzen duten guztia kutsatzen dute, oso bizitza luzea baitute eta desegiteko asko behar baitute", mankomunitateko iturriek azaldu dutenez.
Debekua
Beste arazo bat da poltsa bakoitza egiteko 4 gramo CO2 sortzen dela. "Horregatik, bada, konponbideak bilatzen ari dira, eta, ildo horretan, Ingurumen Ministerioak, 2010 baino lehenagorako, debekatu egin nahi ditu plastikozko poltsa horiek, eta 2009 baino lehenagorako, erdira jaitsi nahi du poltsa horien kontsumoa, hala jasotzen baita Hondakinen Plan Nazionalaren zirriborroan", diote tokiko arduradunek. Munduan, 1,2 bilioitik gora plastikozko poltsa erabiltzen dira urtean, hau da, batez bestean 300 poltsa heldu bakoitzeko edo milioi bat poltsa minutuko. Horietako gehienak bota baino 12 minutu lehenago erabiltzen dira, eta gero hamarka urtetan egon daitezke ingurumenean.