Igande honetarako, martxoak 23, Aberri Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu du
Plentziako Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ). Euren bitakoran zabaldu dutenez, 12:30ean zendutako alderdikide guztiek aldeko meza izango dute Andre Maria Madalenako elizan. Ordu bete beranduago, berriz, ikurrinaren igoera eta ohorezko aurreskua egongo dira batzokian. Azkenik, 15:00etarako bazkaria egingo dute bertan. Jelkide plentziarrek gogoratu dutenez, egun horretan "oso importantea da ikurrinak gure etxean jartzea gure herriaren koloreak direlako". Bitartean, EAJk Bilboko Plaza Barrian deitu du Aberri Eguneko ekitaldi nagusia, Plentzian meza hasi eta ordu eta erdi lehenagorako. Bestalde, Eusko Alkartasunak dauka agerraldia Gernikako Merkatu plazan. Argazkian, Plentziako udaletxea –azken udal hauteskundeen ostean, independenteen eskuetan– eta Astillero plaza /
Edonola.net.