Julian Eizmendi jelkide eta Azpeitiko alkate ohiak zuzendutako Udalbiltzak (testu guztietan marka erregistratuta adierazten duen ® logoarekin ageri dena) larunbatean, hilak 22, ospatuko du Aberri Eguna, Lapurdin. Goizeko 11etatik aurrera, eta Ustaritzeko Lota jauregiaren aurrean hasi ondoren, herriko etxeko plazan ekitaldia egingo dute. Aurtengo Aberri Eguneko manifestua Euskal Herri osoko ordezkarien aurrean irakurriko duen Julian Eizmendi lehendakariarekin batera, ekitaldian Ramuntxo Camblong, EAJren Ipar Buru Batzarreko burua eta Udalbiltzako kidea arituko da. Azkenik, Dominique Joseph Garat Uztaritzeko seme euskaltzaleari hitz batzuk eskaini ondoren, Aberri Egunaren izena eta izana berriro berpiztu zituen 1.963ko Itsasuko oroit harriari lore eskaintza egingo diote. Argazkian, Julian Eizmendi / Erabili.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!