Elortza aldeko babes ofizialeko 60 etxebizitza esleitzeko oinarriak otsailaren 17an onartu zituen behin betiko
Urdulizko Udalak eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) eman ziren argitara martxoaren 5ean, 49. zenbakian. Horiek horrela, aipatutako oinarriekin bat, orain jendaurrean jarri dituzte tokiko etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman dutenen
behin-behineko zerrenda (pdf). Hori udaletxeko eta Urdulizko Hirigintza sozietate anonimoko iragarki oholean egongo da ikusgai, hamar egun baliodunetan zehar. BAOn hilaren 5ean argitaratu zirela kontutan hartuta, 25era arte, beraz. Gauzak horrela, asteartera arte izango dute erreklamazioak aurkezteko aukera baztertutako eskatzaileek, "horretarako arrazoia bidegabea dela uste badute", tokiko iturriek adierazi dutenez. Erreklamaziook idatziz aurkeztu beharko dira sozietatearen bulegoetan eta, idazkiokin batera, azaltzen diren arrazoiak oinarritzeko beharrezkotzat jotzen diren proba agiri guztiak erantsiko dira. Argazkian, Urduliz urrunetik ikusia.