Plentziako Kultur Etxeak Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko ikastolen jaietara joateko autobus bana antolatua du jada. Ohi bezala, Senpereko aintziraren inguruan ospatuko dute
Herri Urrats, maiatzaren 11n. Aurten, gainera, 25 urte beteko ditu euskararen aldeko zitak eta, hori dela eta, "Mende laurdena bide erdia..." jarri diote leloa. Egun horretan, goizeko 8:30ean abiatuko da autobusa Plentziako Charter supermerkatutik eta 21:30ean egongo da bueltan. Izena emateko, apirilaren 21era arte jarri dute epea eta 10 euro ordaindu beharko dira, Goñi Portal kultur etxean. Maiatzaren 25era begira, berriz, Zornotzako Andra Mari ikastolari egokitu zaio
Ibilaldiaren 30. edizioa antolatzea. "Amore bi eta..." leloa aukeratu dute horretarako. Horrenbestez, goizeko 9etan aterako da Charterretik autobusa eta 21:30etarako izango dira Plentzian. 9 euro ordainduz, apirilaren 28ra arte egongo da izena emateko aukera, Goñi Portalen.