Lezora bidean ugariak izan dira Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren kontrolak, goizean, eta hainbat autobus geldiarazi dituzte,
Gazte Topaguneko antolatzaileek jakinarazi dutenez. Herrirako sarrerak ere poliziek hartuak zeuden eta bideo kamerez grabatzen ibili dira gazteak. Hala ere, "patrolek eta helikopteroek ez dute bertaratutako jendearen animo beroa" galarazi eta 13:00etan eman diote hasiera ofiziala astelehenera bitarteko egitarauari. Ekitaldian, Txalapartaren ttan-ttakuna eta irrintzien artetik nagusitzen joan da Jon Telleria gazte independentistaren ahotsa. "Amesten dugun euskal estatu sozialista errealitate bilakatzeko egunak dira hauek", horrela laburbildu du Telleriak Lezoko Topaguneak datozen lau egunotan hartuko duen jitea. Dozenaka ekitaldi, tailer, hitzaldi, mahainguru eta kontzertu egongo dira tartean. Hau guztiaren eta beste askoren berri emango du etengabeko jarraipena eginez
Gaztesareak. Argazkian, Lezo jendez betetzen / Gaztesarea.