Bihar hasiko dira Txorimalo gaztetxearen bigarren urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 24a, 18:14
2006ko apirilaren 10ean okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxeak laster bi urte beteko ditu. Hori dela eta, martxoaren 25etik 29ra bitartean, ekitaldi ugari izango dira bertan. Ospatzeko asko dagoela dio Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Hala ere, "zirikatzen jarraitzeko askoz gehiago arrazoi" badagoela nabarmendu dute Txorimaloko neska-mutilek. "Aurretik ere gaztetxe ugari (Sastraka, Burdinola, Maidagan, Kutxitril, Aixerrota, Mentxakabarri...) dira eta desalojoen bitartez gazteon proiektuak zapuzten saiatu dira beti. Hala ere, argi dago ez dutela inoiz lortu, ezta lortuko ere.Horrela, izandako gaztetxe eta bertatik igarotako gazte guztien omenez, Algortako gazteoi Txorimaloren bigarren urteurrena ospatzeko beta heldu zaigu", adierazi dutenez. Horrenbestez, "autogestioa defendatzen, aisialdi gune alternatiboak sortzen eta gizarte eredua eraldatzen jarraituz, beti aurrera" egingo duela aldarrikatu du AGAk.
Horrenbestez, honako hauek izango dira martxoaren 25etik 29ra bitarteko ekimenak:

Martxoak 25, asteartea

17:00 Bertsolariak, ekitaldia, traka. Eta ondoren, film laburren gaua.

Martxoak 26, asteazkena

16:00 Gaztetxeen arteko agrolinpiadak.

Martxoak 27, osteguna

Goizean, pailazoak.
Arrastian, "Kalea gurea da" koblakari antzezlana.

Martxoak 28, ostirala

19:30 Manifestajaia.
21:00 Antzerkia.
Eta ondoren, herri musika jaialdia.

Martxoak 29, larunbata

13:00 II. Tortilla Txapelketa.
15:00 Herri bazkaria.
19:00 Kontzertuak: Iron eta Maider (Xiberua), D.A.R, eta Pikadura.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun