Gaur goizean, azken egunetan martxan egon den neguko bidezaintza plana bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Bidezaingo Zuzendaritzak. "Eguraldiaren hobetzeak eta elurra izatearen arriskua jaisteak eragin du aipatutako bidezaintza plana desaktibatzea",
Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Hala ere, horrek ez du esan nahi euria egiteari utziko dionik. Euskalmet euskal meteorologia agentziak
zabaldutako iragarpenaren arabera, asteburura arte egongo da goibel eguraldia. Besteak beste, bihar zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean; bigarrenean, atertzera egin nahi duela emango du eta barnealdean ateriune luzeak espero dira. Elurra egingo du, 1100-1200 metrotik gora. Ipar-mendebaldeko haizea ahuldu egingo da. Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango. Argazkian, Aste Santuko oporretako itzulera operazioa ere gaur emango dute amaitutzat.