Ez dio inori gertatzen zaiona kontatuko eta mementu oro aprobetzatuko ditu, segunduak azkenak balira moduan tratatuko ditu. Heriotzari bera bakarrik aurre egingo dio. Zaila da filmean aurkezten zaigun kasu honetan gaixoak aurrera egitea baina Annen pertsonaiak hori posiblea dela erakusten du. Heriotza modu surrealista batean aurkezten zaigu, Ann humorez eta ironiaz ikusten du haren heriotza eta hori izango da bizirik mantenduko duena.
Heriotza
Coixetek filme honen bitartez ikuslea liluratu egiten du. Heriotzak errealitate anitz dituela argi uzten du, pertsona bakoitzak bere heriotz ikuspuntua du eta Annen ikuspuntua, ikuspuntu itxaropentsua da, aurrera jarraitzen laguntzen duena. Heriotzaren kutsu sentibera baztertu egiten da eta horren bidez bestelako elementuak sartzen ditu zuzendariak, ikuslea emozionatzea, liluratzea eta hunkitzea lortzen dituzten elementuak alegia. Coixetek ikuslea larri mantentzea lortzen du nahiz eta azken horrek filmearen bukaera jakin. Pelikula gomendagarria da, itxaropentsua, hori bai, negar egitekoa.
Alemaniar zinema zikloa
Behin emakumeek zuzendutako filmak ematen amaituta, alemaniar zinema zikloari ekingo dio Kultur Leioak. Horrenbestez, hauek izango dira ikusgai egongo diren pelikulak: "La pianista" 18 urtetik gorakoentzako, martxoaren 29an; "Esto es ritmo" adin guztietarako, apirilaren 1ean; "La vida de los otros" 7 urtetik gorakoentzat, apirilaren 8an; eta "Cuatro minutos" 13 urtetik gorakoentzat, apirilaren 15ean. Sarrera 2 eurotan egongo da.
Tartean, "Piccolo & Saxo" euskarazko filmarekin gozatzeko aukera izango dute txikienek, apirilaren 6an, igandearekin, Kultur Leioako entzungelan. Bi saio prestatu dituzte: bata, 12:00etan eta, bestea, 17:00etan. Sarrera 3 eurotan egongo da. Bestalde, apirilaren 6an eta 7an, adin guztietarako "Artikako erregeak" pelikula proiektatuko dute, 20:00etan, 4 euroren truke. Azkenik, "Bosteko" erakusketa apirilaren 11ra arte egongo da ikusgai Kultur Leioan.