Ostegunera arte daukate emakumeek Sopelako olerki eta ipun laburren sariketetan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 25a, 13:06
Andrazkoei zuzendutako hainbat lehiaketa antolatu ditu aurten ere Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak. Alde batetik, olerki eta ipun laburren sariketetan esku hartzeko deialdiak aurkeztu dituzte. Batean zein bestean, partaideek martxoaren 27a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, euskaraz zein erdaraz, posta bidez (Itzartu. Landa doktorea kalea, 3 - 48600 Sopela). Olerkiak 4 eta 50 lerro bitartekoak izan beharko dira, eta ipun laburrak 3 eta 10 orrialde artekoak. Bestalde, margo lehiaketa ere abian jarri dute. Horretan, egile bakoitzak, bi lan aurkezteko aukera edukiko du, oleo zein akuarelaz eginak, gaia librea delarik. Margo guztiak udaletxeko hallera eraman beharko dira apirilaren 7tik 9ra bitartean, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Argazkian, adin guztietako bi mila bat emakume batu zituen martxoaren 8ko Uribe Kostako kirol lehiaketaren irudia.
Olerki eta ipuin laburren lehiaketetan, hiruna lan sarituko dituzte gaztelaniaz zein euskaraz idatzitakoen artean; 300, 200 eta 100 euro banatuz, hurrenez hurren. Bestalde, 100 euroko sari berezia eskainiko dute banaketaren egunean errezitaldia egiten duenarentzat. Margo lehiaketan, berriz, bi sari emango dira: lehenengoa 375 eurokoa eta bigarrena 275 eurokoa. Sari banaketa Emakumeen Kultura Astearen barruan egingo dute, apirilaren 10ean, 18:00etan, Sopelanako kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun