Emakumeei zuzendutako hainbat lehiaketa antolatu ditu aurten ere Sopelako Itzartu elkarteak. Alde batetik,
olerki eta ipuin laburren sariketetan (doc) esku hartzeko deialdiak aurkeztu dituzte. Batean zein bestean, partaideek otsailaren 20a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, euskaraz zein erdaraz, posta bidez (Landa doktorea kalea, 3 - 48600 Sopela); edo bestela Itzarturen egoitzara hurbildu. Olerkiak 4 eta 50 lerro bitartekoak izan beharko dira, eta ipuin laburrak 3 eta 10 orrialde artekoak. Bestalde,
margo lehiaketa (doc) ere abian jarri dute. Horretan, egile bakoitzak, bi lan aurkezteko aukera edukiko du, olioz zein akuarelaz eginak, gaia librea delarik. Margo guztiak udaletxera eraman beharko dira martxoaren 2tik 4ra bitartean, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Olerki eta ipuin laburretan ez bezala, emakume sopeloztarrentzat baino ez da izango margo lehiaketa. Argazkian, Imanol Garai alkatea, aurreko batean, Itzartuk antolatutako lehiaketen sariak banatzen.