“Afrikari buruzko begirada bat” izenburupean, astearterako, apirilak 1, mahai ingurua antolatu du Fundeso gobernuz kanpoko erakundeak, Getxoko Udalarekin elkarlanean. Besteak beste, Yayi Bayame Senegaleko ezkutuko inmigrazioaren aurkako borrokarako emakume taldearen presidenteak, Jose Antonio Fernandez Fundesoko Afrikarako proiektuen arduradunak, Afrikaren aldeko taldearen ordezkari batek eta Begoña Ezkurra udal lankidetza arloko zinegotziak parte hartuko dute saioan. Aipatu GKEak Afrikan egiten duen lana erakusteaz gain, Bayameren testigantzaren bitartez, "kontinente horrek bizi duen errealitateaz ohartaraztea" da ekimenaren helburua. Mahai ingurua 19:00etan izango da, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Argazkian, hainbat emakume ura hartzen Senegalen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!