“Zer arazo eta zer aukera ikusten dituzu egungo egoeran bakea eta normalizazio politikora iristeko? Ados al zaude egungo egoera desblokeatzeko hiritarrei kontsulta egitearekin?". Horiek dira
Getxoko Udalak elkarrizketarako udal foroaren hurrengo batzarrerako planteatu dituen galderak. Topaketa apirilaren 9an egingo dute, 19:00etan, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Foro horiek, beste udalerri askotan bezala (Barrika, Leioa eta Lemoizen, besteak beste) 2007an martxan jarri zirenak, "pertsona ezberdinen arteko elkarrizketarako gune lasai bilakatu dira", tokiko arduradunen hitzetan. "Horien xedea ez da akordioetara iristea, bakoitzak errealitateaz duen ikuspegia partekatzea baizik, baita bakerako bidean aurrera egiten nola jardun eztabaidatzea ere", azaldu dutenez. Argazkian, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria agurtzen, Imanol Landa alkateak ere parte hartu ohi du elkarrizketarako foroan /
Ilanda.info.