Hilero bezala, etzirako, martxoaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi tabernan. Hain zuzen ere, deialdi horrekin bat eginez, Algortako Telletxe plazan, Xabier Galdeanori omenaldi xumea eskainiko zaio ostiral honetan, "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 23 urtetara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. Argazkian, otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea Erandioko metro geltoki aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!