Gizarte larrialdietarako laguntza eskatu zuten 590 erandioztarrek 2007an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 26a, 22:45
Erandioko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak gizarte-larrialdietarako 590 laguntza eskari izapidetu zituen iaz. Horietatik 480 onetsi zituen, tokiko iturriek adierazi dutenez. Horien artean, etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzaren bat jaso zuten 237 pertsonek, "etxea utzi beharrean aurkitzeko arriskuan zeudelako". Emandako datuen arabera, emakumezkoak dira laguntzak eskatzen dituzten gehienak: 435 emakumek aurkeztu zuten laguntza eskaria eta 155 gizonezkok. Bestalde, 667 familiak eskuratu zuen oinarrizko errenta. Guztira 1.401 pertsona izan dira Gizarte Ekintzako udal zerbitzuen onuradun. Etxeko eguneroko bizimodua egiteko laguntza eman zieten 25 etxeko laguntzailek 65 adinekori. Etxeko laguntza zerbitzuaren hartzaileen %88 emakumeak izan dira. Argazkian, aiton-amona bikotea Erandion paseatzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun