Sopelako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak elikagai-erabiltzaile karneta lortzeko ikastaro trinkoak antolatu ditu, bi mailatan bereizita. Alde batetik, sukaldariei zuzenduta, arrisku handiko elikagai-erabiltzaile agirirako sei orduko ikastaroa eskainiko dute, martxoaren 31n eta apirilaren 2an, 17:15etik 20:15era, udaletxeko Hall Kulturalean. Sopeloztarrek ez ezik, Urduliz eta Barrikako profesionalek ere esku hartu ahal izango dute honetan. Hala ere, partaide kopurua hamabi lagunera mugatu dute, udal iturriek adierazi dutenez. Bestalde, gehien jota, hamalau zerbitzarik parte hartu ahal izango duten arrisku txikiko karneta ateratzeko hiru orduko mintegia apirilaren 2an ere egingo da, 17:15etik 20:15era, Hall Kulturalean. Aurretik, baina, merkatariek izango dute horretarako aukera, 14:00etatik 17:00tara, udal euskaltegian.