Udaltzainek Erandioko 96 emakumeri eman diete babesa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 27a, 16:05
Erandioko udaltzainek 9.272 esku-hartze ekintza egin zituzten 2007an, tokiko iturriek adierazi dutenez. Horien artean, "bortizkeria matxistaren biktima direla eta", babesteko agindua zuten 96 emakumeri babesa eman zieten. Bestalde, urtean zehar 593 salaketa jaso zituzten, 264 trafikoko istriputan esku hartu zuten, 4.739 isun jarri zituzten, 807 ibilgailu garabiz eramateko agindua eman zuten eta bertan behera lagatako 124 ibilgailu antzeman zituzten. Ondarearen kontrako delituengatiko kriminaltasun tasari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan baino dezente murritzagoa izan zen iaz Erandion, udal arduradunen arabera. "Udaltzaingoak zein Ertzaintzak jasotako salaketak aitzat hartuta, honako delitu tasa hauek izan genituen: mila biztanleko 23,78 delitu; EAEn tasa hori 40,66koa dela eta Estatuan 48,83koa", azaldu dutenez. Argazkian, Erandioko udaltzain autoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun