Bigarren urtez,
"Zure mintzaldia" lelopeko literatur lehiaketa abian jarri du
Areeta Kultur Taldeak (AKT). Horrenbestez, astelehenean (martxoak 31) hasi eta maiatzaren 16ra bitartean, euskaraz edo erdaraz idatzitako lanak entregatzeko aukera edukiko dute 10 urtetik aurrerako uribekostarrek. Sari banaketa, berriz, ekainaren 13an jarri dute. Gaiari dagokionez, "Kultura guztietara zabaltzen den herria” lelopekoa aukeratu dute AKTkoek, "gure artean puri-purian dagoen kontua delako". Gainera, lehiaketan iaz izan zuen arrakasta kontuan hartuta, aurten lau kategoria izango dira: 10-14 urte, 15-18 urte, 19-40 urte eta 41 urtetik aurrekoak, hurrenez hurren. Lehengo bietan, 100 euro eta MP4 irakurgailua jasoko dute irabazleek. Azkeneko bietan, berriz, 250 euro. Lanak posta arruntez (Bidebarrieta, 4. 48930 Areeta) zein e-postaz (
zuremintzaldia2[abildua]gmail.com) bidal daitezke. Argazkian, orduan alkateorde zen Imanol Landak parte hartu zuen iazko sari banaketan.