Athletic Futbol Taldeko ehunaka zale biltzen dituen Herri Norte Taldeak antolatuta, HNTko Uribe Kostako presoen aldeko jaialdia egingo dute bihar Leioako Udondo gaztetxean, azken ostiraleko kontzentrazioen ostean. Bertan, 20:30etik aurrera Subversion X, Conflict Noise, Kosetxa Propia eta 14 Grados Santurtzi, Zorrotza, Galdakao eta San Migueleko (Basauri) musika taldeek kontzertua eskainiko dute Urtzi Murueta, Endika Lejarzegi eta Manex Zubillaga presoen gastuei aurre egiteko asmoz. Sarrera lau eurotan erosi ahal izango da gaztetxearen atean bertan. Hainbat urteetan "euskal presoek pairatzen duten egoera zalatzen" ibili ostean, ekimen hau abiatu zuten orain dela 3 denboraldi Herri Norte Taldekoek. Era berean, kide presoen aldeko arropa eta kirol ekipamendua ere kaleratzen hasi ziren, barrukoen beharretan laguntzeko asmoz. Argazkian, HNTko kideak San Mames futbol zelaian /
Blog Futbolero.