Mumia Abu Jamal AEBetako Filadelfiako Kazetari Beltzen Elkarteko presidente, irrati kazetari, Pantera Beltzetako ekintzailea eta idazleari epaiketa berria egitea ukatu egin dio Filadelfiako Helegite Auzitegi Federalak. Aurkako boto batekin eta bi aldeko botoekin
froga berriak baztertu eta kazetariaren "erruduntasuna" berretsi du auzitegiak. Atzo kaleratutako autoan, Abu Jamalen aurkako heriotz zigorra ordetsi du bizi arteko espetxe zigorra ezarriz. Daniel Faulkner polizia hil izana leporatu zioten kazetari beltzari 1981ean eta hurrengo urtean kondenatu zuten. Jada orduan, Poliziak egindako "muntaia" eta Justizia Administrazioak erabilitako "arrazakeria" salatu egin zuten ezkerreko eta beltzen mugimendu anitzek eta nazioartean heriotz zigorraren aurkako mugimenduaren ikonoa bihurtu zen Abu Jamal kazetaria. Dozenaka erakundek erabakiaren aurka salaketak burutuko dituzte gaur New Yorken, apirilaren 19an San Franciscon eta apirilaren 26an Filadelfian bertan. Argazkian, Mumia Abu Jamal auzitegian /
Filadelfiako Indymedia.