Sopelako AEK-k hamabosgarrenez antolatu du
Esaera Zaharren Txapelketa. "Euskal esaerak ezagutaraztea eta erabilaraztea" xede duen lehiaketa honen aurtengo edizioa apirilaren 12an burutuko da,
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak jakinarazi duenez. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Txapelketan parte hartzeko 10 euro (taldeko) eta bazkarirako 18 euro (pertsonako) ordaindu beharko dira, azken eguna apirilaren 7a dela. Horretarako,
aitor-f[abildua]aek.org posta elektronikora idatzi edo 946 764 876 telefono zenbakira deitu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Sariei dagokienez, txapeldunek landetxe batean lau lagunentzako egonaldia irabaziko dute. Ondorengo hirurek, berriz, lau pertsonentzako afari bana. Hala ere, partaide guztiontzako egongo da oparia. Argazkian, "Erauntsia pasatu... eta guardasola atera" leloa berea egin zuten iazko txapelketan batu zirenek /
Jabi Zabala.