Gorka Azkarate: "Euskadiko administrazioarekin gaztelaniaz"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 28a, 22:14

Aurreko batean administrazioarekin hitz egiteko beharra izan nuen. Telefonoz. Telefonoaren beste aldean lehenengo hitza, gaztelaniaz. Nik euskaraz galdetu nuen aurrekoan nire gaia eraman zuen mutilari buruz (bide batez euskaldun batekin hitz egitea ari nintzen eskatzen): "Lo siento. Ya no trabaja aqui". Ni saiatu nintzen nire problema euskaraz azaltzen eta telefonoaren beste aldekoak ulertu ulertzen zidan, baina gaztelaniaz erantzuten zidan. Ez nengoen koplatarako eta ni ari nintzen deia ordaintzen patrikako nire telefono batetik lan kontua bazen ere. Azaldu nionean nire problema zein zen, ulertu ulertu zidan. Arazoa, jakina, ez omen zegoen administrazioaren aldean. Nire ordenagailua gaizki omen zebilen. Argazkian, erabiltzaileari arreta gaztelaniaz egiteaz gain, administrazioek eta sektore pribatuek hamaika era asmatu dute euskaldunei iseka egiteko. Euzkal Errian Euzkaras gunean dozenaka adibide daude ikusgai eta bilduma osa daiteke / Imamon.

Baina teoria hori aurreko langile euskaldunak ere bota zidan, eta oraingoan prest nengoen.

- He probado en el ordenador de mi casa, en varios ordenadores del trabajo e incluso en un KZgune. No creo que el problema lo tenga mi ordenador.

Bide batez adierazi nion une horretan ordenagailu baten aurrean nengoela eta arazoa konpontzeko bere esanetara nengoela.

Mozilla Firefox ari nintzela erabiltzen adierazi nion.

- Uyyyy. Ese da muchos problemas. ¿No tienes el Internet Explorer?

Bai, lantokian nengoen eta bai banuela Amerikako Estatu Batuetako enpresa lider ezagunak saltzen duen zorioneko nabigatzailea.

Elkarrizketa luze baten ostean, azkenik, ene problema informatikoa konpontzea lortu genuen. Nire ondoan zegoen lankide baten zorionak jaso nituen.

- Bejondeiala! Azkenik lortu duk! Esan behar hioen ez haizela informatika kontuetan atzo goizekoa! Baina azkenik konpondu duk!

Guztia gertatu eta onik konpondu arren, telefono fakturatxoaz gain hausnarketa labur ilun pare bat geratu zitzaizkidan golkoan.

1. Administrazioarekin berriro gaztelaniaz egin dudala ustez euskararen militante naizen honek. (Militante epela! Neure buruarekin haserre).

2. Software librearen aldekoa naizen arren, administrazioak Amerikako Estatu Batuetako enpresa lider horrek saldutako softwarea erabiltzera bultzatu nauela berriro ere, Osakidetzak bere garaian medikuarekin hitzordua eskatzeko egiten zidan legez. (Eta kontu hau, berriro ere, euskararen kaltean, Mozilla Firefox nabigatzailea euskaraz erabiltzen baitut eta Internet Explorer gaztelaniaz besterik ez nuen eskura).

Gorka Azkarate leioaztarrak atzo "Berria" egunkarian argitaratutako gutuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun