Udaberriari ongi etorria emango diote bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 28a, 23:03

Bihar, larunbata, Udaberri Jaia ospatuko dute Sopelako udalerrian. Egun osoan zehar hainbat jarduera egongo dira umeek zein helduek primeran pasatzeko, tokiko kultur iturriek adierazi dutenaren arabera. Goizeko 11:30etik aurrera, neska-mutilentzako tailerrak izango dira Katakrak konpainiaren eskutik, udaletxeko plazan. Animalien itxuretan oinarritutako jolas-parke horretan gai birziklatuak erabiliz jolastuko dira herriko haurrak. Ordu batetan, berriz, lore banaketa egingo dute toki berean. Azkenik, iluntzeko 7etan, diskojaia hasiko da pilotalekuan, eta batukada emanaldia ikusteko aukera ere izango da ondoren. Argazkian, hainbat ume Katakrak taldeak prestatutako tresnekin jolasean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun