Asteartean, martxoak 25, abiatutako
Txorimalo gaztetxearen bigarren urteurrenaren ospakizunak amaitzear daudela, Algortako kaleetan barrena manifestajaia egin dute 70 bat neska-mutilek. Ibilbidean zehar, ugariak izan dira okupazioaren eta gaztetxeen aldeko oihuak. Hala ere, batzoki paretik igarotzean, "EAJk gaztetxeak husten ditu" ozenki salatu dute gazteek. Horrenbestez, 20:00etan Telletxe plazan hasi den Xabier Galdeanoren aldeko omenaldian amaitu dute gaurko kalejira. Horrenbestez, bihar emango zaie bukaera Txorimaloren 2 urteak ospatzeko egitarauari. Eguerdian hasita, II. Tortilla Txapelketa egingo dute eta, ondoren, herri bazkaria. Eguna bukatzeko kontzertuak -Pikadura, Oi Kobraseko musikari ohietako batzuek osatutako
Daleke Aun Respira (DAR) eta Iron eta Maider- eta ekitaldia izango dira gaztetxean. Hain zuzen ere, bere lehenengo kontzertua izango du biharkoa DARek. Argazkian, gaurko manifestajaia.