Ertzainek kreditu txartelen datuak egiaztatu eta gero jakin zutenez, horien jabeak salaketa jarri zuen, herenegun goizean bertan txartelak eta bestelako dokumentazioa gordetzeko erabiltzen zuen poltsa lapurtu baitzioten. Banketxeekin hitz eginda, gainera, ostutako txartel horiek erabiliz ia bi mila euro gastatu zituztela jakin zuten. Atxilotutakoaren autoa miatzean, berriz, ostutako txartelak erabiliz erositako hainbat gai topatu zituzten, bilgarri eta guzti oraindik, polizia iturriek diotenez.