Recreativoren aurka gaur arituko diren jokalarien izenak ezagutzera eman zituen atzo Joaquin Caparrosek. Athleticeko entrenatzaileak ez zuen zalantzarik izan Armando Riveiro sopeloztarra Huelvako taldearen kontra hasieratik jokatuko duen hamaikakoan jartzeko, bere lesioak bilakaera normala izaten ari dela kontutan hartuta. Senda-agiria jaso du dagoeneko atezainak. Hala ere, asteartean, apirilak 1, berriro egingo diote azterketa medikoa. Martxoaren 15ean Ruiz de Lopera futbol zelaian jokatzen ari zirela, Riveirori botilakada eman zion Betiseko zaletu batek, begian zaurituz. Hasieran atxilotu, baina 3.000 euroko fidantza ordaindu eta gero irten zen kalera C.P.R. erasotzailea. Oraingoan Biolentziaren Aurkako Batzordeak 10.000 euroko isuna eta kirol-ikuskizunetarako sartzeko bi urteko debekua eskatu du berarentzat eta epaiketa ere egingo diote Sevillan. Betisentzat, ordea, ez du zigorrik eskatu Biolentziaren Aurkako Batzordeak. Gaurko partida 17:00etan izango da, Nuevo Colombino futbol zelaian. Erabakigarria izan daiteke gainera, garaipena lortuz gero, Lehenengo Mailan beste urte batez jarraitzea ia ziurtatuta edukiko lukeelako Atheticek. Argazkian, ohatilan atera zuten Armando Ruiz de Lopera futbol zelaitik /
Periodista Digital.