Fernando Etxegarai: "Denok pentsatzen dugu irtengo garela kartzelatik, baina ziur nago asko ez direla aterako"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 30a, 13:05
Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoari egindako elkarrizketa argitaratu zuen atzo Gara egunkariak eta beste horrenbeste egin du gaur Berria kazetak. Plentziarrak bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko agindua du. Zigor osoa bete zuelako aske utzi eta bi hilabetetara, Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri, eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi diote. Agindua justiziaren kontrakoa dela ziur dagoen arren, ez du helegiteetan "esperantzarik txikiena ere". Nahasia du "perspektiba": "Edo beti ilunpean bizi edo kartzelan beste lau urtetik gora". Eta ez daki jasateko gai izango den. Azken urteetako neurriekin, espetxeetatik gertu sumatzen du heriotza. Euskal presoak "suntsitzeko" azken urrats gisa du 197/2006 doktrina plentziarrak. Aurrez ezarritako zigorrak egun batetik bestera urtetan luzatzen dituen erabakia "hiltzeko formula" bat gehiago dela sinetsita dago. Heriotzak ere eragingo dituela: "Gutako asko jende zaharra da jada. Urte luzetan bizi izan gara baldintza gogorrenetan. Asko gaixotuta daude. Eta denak pentsatzen dugu irtengo garela kartzelatik, baina ziur nago horietako asko ez direla aterako. Hori heriotz zigorra da. Garbi dago. 60 urte dituen pertsona bati, gaixotasunak dituenari esaten badiozu beste hamar urte egon behar duela bizi-baldintza berberetan, horri heriotz zigorra ezarri diozu. Dudarik ez dago". Argazkian, Etxegarai herritar batekin, Plentzian egin zioten ongi etorrian / Etengabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun