Eta horregatik gaude hemen. Hori posible eta beharrezkoa delako, guk sinesten dugulako. Eta soilik guk sinesten dugulako eraldaketa sozialerako beharrezkoak diren gaztetxeak sortzen ditugu.
Behin baino gehiagotan, herri honetako gazteriak argi erakutsi du antolakuntzarako daukan gaitasuna eta borrokarako grina. Eguneroko egurrak gure bihotzeko sua elikatzen du. ezin izango duzue uholde hau gelditu eta horregatik hemendik, gerra deklaratzen dizuegu gu zapaldu nahi gaituzuen guztiei!
Gerra deklaratzen diegu Amalurraren etsaiei!
Gerra deklaratzen diegu banketxe eta inmobiliariei!
Gerra deklaratzen diegu mota guztietako indar errepresiboei!
Gerra deklaratzen diogu hezkuntza sistema honi!
Gerra deklaratzen diegu enpresari esplotatzaile guztiei!
LZP, AHT, Bologna prozesua, espekulazioa, prekarietatea... guzti horrekin bukatzeko gai gara.
Gerra, gerra, gerra Estatuari!
Tamalez, sistema honek sortzen duen ondorio lazgarri bat gazte pasibo eta akritikoak dira. Hauek sistemaren biziraupena bermatzen dute, txotxongilo papera jokatuz. Gu gara sistema honetatik at geratzen garenak, helburu zehatz batekin, sistema bera akatzea! Sistema hori irudikatzen ez duen esparrua dugu Txorimalo. horren adibide dira egun hauetan erakutsitako lanerako konpromisoa.
Gure Kantauri itsasotik heldutako enbatek eta Estatutik ailegatutako olatu errepresiboek ezin izan dute gure ametsak zapuztu. Kontrakoa: indarberritu gaituzte.
gaur, iaz egun hauetan baino indartsuago gaude.
Hemen, denok gara beharrezkoak. Gaur gauza asko ditugu ospatzeko, baina jaiak ez dira nahikoak izango 3. urteurrena ospatzen egoteko. Horregatik, pasibotasunaren inguruan dabiltzan gazteak subjektu aktibo bilakatzeko beharra daukagu. denon artean soilik posible izango dugu gure ametsak eraiki eta horiek irabazi.
Egunerokotasunean datza borrokak, gaztetxean, kaleetan, presoen taldeetan, ikastetxeetan, lantokietan, herriko jai batzordeetan zein kultur eragileetan. Egunerokotasunean lantzen da garaipena.
Nahiz eta gaur egun bidea gogorra izan eta egurra jaso, nahiz eta Algortako Gazte Asanbladako 12 kide epaiketaren zain egon eta bi kide erbestean bahituta izan, argi eta garbi daukagu zein den bidea. Kide haietako batek, burdinen zirrikituetatik momentu honetan ere, iaz hementxe oihukatu zuen berdina, oihukatzen dagoela ziur gaude: antolakuntza, antolakuntza eta antolakuntza.
Gurekin ezingo dute! Irabaztera goaz! Jo eta su! Egurre!
Herri bat, gaztetxe bat!
Algortako Gazte Asanbladak atzo Getxoko Txorimalo gaztetxean irakurritako komunikatua