Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolen Patzuergoarekin elkarlanean, Artatza ikastetxe publikoan 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikasgelak jartzeko asmoa du
Leioako Udalak, Eneko Arruebarrena alkateak iragarritakoaren arabera. Obretan aurten hasteko asmoa dute, haurreskola berria hurrengo ikasturterako prest egoteko. Hala ere, oraindik erabaki gabe dago zenbat haurrentzako toki egongo den. "Solairu bat edo bi jarri aztertu behar dugu. Bakarra izanez gero, 34 ikasle sartuko lirateke; solairu birekin beraz, 74 ume inguru", dio udal agintariak. Tokiko erakundeak eraikina eta mantenimendua jarriko ditu eta Jaurlaritza irakasleen soldataz arduratuko da. Akabuan, hiru haurreskola berri nahi ditu Udalak. Lehen pausu honekin Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko auzoak asetuko ditugu, eta bestelako proiektuak erdialderako eta Sarriena zein Basañez eremuetarako izango dira. Dena dela, haurreskola toki batean izateak ez du esan nahi bertako umeak baino ezin direla matrikulatu, zentroak udalerriko ume guztientzat irekia egongo dira", azaldu du Arruebarrenak.