Beste behin ere Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak koordinatutako "1+1=bi" lelopeko kanpainarekin bat egin du Getxoko Udalak. Horren bidez, B eta D ereduei buruzko informazioa emango zaie 2 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei eta, batez ere, beste herrialde batzuetatik gurera bizitzera etorri diren familiei. Orotara, 2.000 sendi getxoztarri zuzenduta dago, Bizkaiko beste 44 udalerritan (Uribe Kosta eskualdekoak eta Erandio tartean) abian jarri duten kanpaina. Tokiko erakundeak emandako datuen arabera, 2007-08 ikasturtean, Getxoko aita-amek 2.193 ume matrikulatu zituzten Haur Hezkuntzan (0-5 urte). Horietatik %61 D ereduan, %18 B ereduan eta %21 A ereduan. Lehen Hezkuntzan (6-11 urte), berriz, 2.893 ikaslek eman zuten izena: %49 D ereduan, %27 B ereduan eta %24 A ereduan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!